Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakPolitikaUdala

Madalenetako omenduak ezagutarazi ditu udalbatzak

Errenteriako udalbatzarrak beste hainbat gai eztabaidatu zituen, horien artean interesa gehien piztu zuena gerakinaren erabilerarena izan zen.

Errenteriako udalbatzarra, pleno-aretoan.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/06/02

Errenteriako udalbatzarra asteartean bildu zen, beste hainbat gairen artean, gerakinari buruz eztabaidatzeko. Bide batez, aurtengo Madalen Jaietako omenduen izenak publiko egin zituzten.

Udalbatzarrak ia ordubeteko iraupena izan zuen, eta hasieran hainbat kontuen berri eman zuen udal gobernuak. Eztabaida mamitsuena zazpigarren puntuan eman zen, udal gobernuak kredituen gehikuntzaren proposamena egin zuenean. Udal gobernuaren izenean Garazi Lopez De Etxezarretak hartu zuen hitza, eta kredituen gehikuntza egiteko beharra defendatu zuen. Oposizioak ez zuen begi onez ikusi udal gobernuaren proposamena.

EAJko bozeramalea den Eli Muruak bere taldearen abstentzioa defendatu zuen bi arrazoi aipatuz. Batetik, gerakineko dirua proiektu berrietara bideratu behar dela uste du talde jeltzaleak. Ildo beretik, 2022ko aurrekontua orain dela soilik bost hilabete onartu zuela gogorarazi zuen Muruak, eta bere esanetan “partiden doikuntzetarako gerakineko dirua erabiltzea gobernu taldearen kudeaketa traketsaren seinale” dela azpimarratu zuen.

PSE-EE, bere aldetik, kritiko agertu zen proposamenarekin. Lehendabizi, udal gobernuaren formak salatu zituen Isaac Palencia PSE-EEko bozeramaleak: “Ez zaigu entregatzen aldez aurretik proposamena ekarpenak egin ahal izateko. Hori gutxi izango balitz, udalbatzarra egin baino ordu batzuk lehenago jasotzen dugu e-mail bat non esaten zaigu ekarpenak ez dituztela onartu”. Ondoren, EAJk erabilitako antzeko argudioa erabili zuen bozeramale sozialistak: “Aurrekontua egiterakoan zerbait egin zuten gaizki orain gerakina erabili behar bada oinarrizko partidak handitzeko”. Sozialistek proposamenaren aurka bozkatu zuten.

Udalbatzarra amaitzeko aurtengo Madalenetako omenduen izenak jakinarazi zituzten. Aurtengo omenduak Ekintza BIBE eta Arrats elkarteak dira. Lehenengoek ludopatia arazoak dituzten pertsonei laguntza ematen diete; bigarrenek, aldiz, bazterketa eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeratan bizi diren lagunei babesa ematen diete.  

Erlazionatutako edukiaGerakineko 3,3 milioi euro erabiliko ditu udalak proiektu ezberdinetarako
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.