50. urteurrena borobiltzeko, bi kontzertu
Datorren larunbatean, hilak 11, Koldo Mitxelena Institutuak bukaera emango die urrezko ezteien ospakizunei Esti eta Mikel Markez eta Sardeska kontzertuekin.
Ikasturte osoan zehar ibili da Koldo Mitxelena Institutua 50. urteurrena ospatzen, eta denbora horretan zehar, jarduera ugari antolatu dituzte urrezko ezteiak behar bezala ospatzeko. Urteurren esanguratsu horri datorren larunbatean, hilak 11, emango zaio bukaera, jai giroan. Horretarako, 18:30ean, institutuko patioan, kontzertuak antolatu dituzte, eta Esti eta Mikel Markez eta Sardeska taldeak igoko dira oholtzara. Kontzertu horietara joateko gonbidapenak eskuragarri daude dagoeneko institutuko atezaintzan.