Arratsaldean hasi dira Lezoko Mendekoste Jaiak, Zabarre pirataren eta Maria Labaien sagardo egilearen etorrerarekin.
Pandemiak galarazitakoa kalean eta mugarik gabe berreskuratzera dator PDF aurten. Hilaren 9tik 12ra arteko egitaraua jendaurrean jarri dute.
Errenteriako Udalak HAPOa berritzeko irizpideak, helburuak eta konponbide orokorrak onartu ditu.
Dokumentalak 74 minutuko iraupena du eta Normandian eta Euskal Herrian bi urtegi handiak husteko eta presak kentzeko egindako urratsak kontatzen ditu.
Eztena Arte Eszenikoen XIV. jaialdia hemen da. Aurtengoa hilaren 5etik 12ra izango da, eta programazio zabalarekin dator. Oier Guillanek jaialdiaren xehetasunak eman ditu.
Ekitaldiak gaur hasiko dira 17:45ean, Merkatuzarren antolatu duten haurren kontzertuarekin. Horrez gain, matrikulazio epea zabalik da jada.
Iheslari baten senide Arantza Eziolaza eta Aritz Lopezek gidatuko dute bihar eguerdiko ekitaldia. Antxeta elkartearen ondoan izango da.
Gaur goizean aurkeztu dute San Pedroko faktorian Donibane LI-LH eta Les Compagnons Du Tour de France D'Anglet-eko ikasleen maketa.
EPLEko Egoitz Perez eta Mikel Ayestaran pilotariak nor baino nor ariko dira gaur finalean jokatuko duten derbian, 19:00etan.
Datorren larunbatean, hilak 11, Koldo Mitxelena Institutuak bukaera emango die urrezko ezteien ospakizunei Esti eta Mikel Markez eta Sardeska kontzertuekin.
Bi kirol azpiegituretako zerbitzuak kudeatu nahi dituztenek hilaren 30era arteko epea dute eskaintzak aurkezteko. Bi lizitazio independente dira.
Pasaiatik elkartasun musika jaialdirako bidea abiatuko du, gaur, Puerto Santa Mariako espetxean sorturiko gitarra batek.