Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Eztena, erakusleiho nahikorik ez duten proiektuen jaialdia

Eztena Arte Eszenikoen XIV. jaialdia hemen da. Aurtengoa hilaren 5etik 12ra izango da, eta programazio zabalarekin dator. Oier Guillanek jaialdiaren xehetasunak eman ditu.

Eztena jaialdiko kideak eta udal ordezkariak. Argazkia: Carrera.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/03

Eztena Arte Eszenikoen Jaialdiaren XIV. edizioa hemen da. Hilaren 5etik 12ra izango da, eta emanaldiak Mikelazulon, Lekuona Fabrikan eta Niessen Kulturguenan izango dira. Antolatzaileak programazio zabal eta anitzarekin datoz, eta gehienbat, ikusleek zailtasun handiagoz topatzen dituzten lanak ikusteko aukera izango dutela zehaztu du Oier Guillanek, antolatzaile taldeko kideak. Programazio osoa ikusteko, joan oarsoaldea.hitza.eus webgunera.

Eztenak honakoa du XIV. edizioa. Guillanek nabarmendu du jaialdia bere hastapenetik «jakin-min» batetik sortu zela: «Mikelazulo inguruan genbiltzan hainbat sortzaile eta talderen artean sare bat sortu genuen. Garai hartan hutsune bat sumatzen genuen, beste era bateko proposamenak egiten zituzten proiektuek ez zutelako erakusleiho nahikorik, are eta gehiago euskaraz baziren». Jakin-min horretatik abiatuta, Eztena jaialdiari forma ematen hasi ziren antolatzaileak: «Guk imajinatzen genuen jaialdia martxan jartzen hasi ginen. Hasiera batean oso baliabide gutxi genituen, baina gerora, Errenteriako Udala babesa ematen hasi zen, eta egonkortzen hasi ginen».

Eztena sortuta, Guillanek baietsi du hainbat lan publiko aurrean aurkezteko «zirrikitu» bat sortu zela. Horrez gain, «elkargune bat sortzeko aukera» izan zutela aipatu du, «proiektu ezberdinak elkarren artean saretzeko, elkar ezagutzeko eta topatzeko, horrek sinergiak eta aukera berriak sortzen baititu».

Urtero erronka berri bat

Hamalau urtean errepikapenetan erortzea ohikoa da, baina Eztenako kideak hasieratik saiatu dira «erronka berri bat» ezartzen errepikapenetan ez erortzeko. Hori dela eta, urte horietan guztietan gauza ezberdinak antolatu dituzte, eta aurtengo ediziorako proposamen berri bat abiatu zuten: Zizterberg beka.

Jaialdiaren lehen urteetan Piezak izeneko formatu bat zutela azaldu du Guillanek, «oso maitea» zutena: «Etortzen ziren konpainiek oso hastapenean zituzten lanak erakusten zituzten, hasieran zuten ideia horri bultzada emateko asmoz». Piezak formatua antzoki barruan egiten zen, eta bertatik atera zen Zizterberg bekak sortzeko ideia.

Beken deialdia atera zutenean «beldur» zirela onartu du Eztenakeko kideak, ez zekitelako zenbat proposamen jasoko zituzten; baina deialdia «oso arrakastatsua» izan da. 18 lan jaso dituzte orotara, baina soilik sei proiektu saritzeko aukera izan dute. Proiektuak saritzeko irizpideei dagokionez, «oso hastapenean» dauden lanak aitortzea erabaki dutela azaldu du Eztenako kideak, «haiei bultzada bat emateko asmoz». Gainera, pieza horiek ekainaren 11n aurkeztuko dituzte, eta datorren aste osoan Lekuonan egongo dira lan horiek lantzen.

Elkargunea eta ikusle kluba

Mikelazulo elkartean, eszena erakusleiho izateaz gain, elkargunea sortu nahi dute antolatzaileek, garrantzia eman nahi diote: «Jaialdia ez dugu programazio hutsa izatea nahi, eta horren barruan, ezinbestekoa iruditzen zaigu elkarrekin egoteko espazio eroso bat sortzea, oso garrantzitsua baita gure arteko sareak bermatzeko». Gune hori hilaren 10ean inauguratuko da, 18:00etan.

Jaialdirako, aldi berean, ikusle klub bat antolatu dute. Iaz abiatu zuten esperientzia pilotu bezala, eta izan zuen arrakasta ikusita, errepikatzea erabaki dute. Ikusle kluba bi emanaldiren barruan eraikiko da, etziko Metrokoadroka konpainiaren saioan eta hilaren 12ko L’Alacran konpainaren lanarenean. Bi adituren gidaritzapean, literatura kluben antzera ariko direla argitu du Guillanek: saioen aurretik, parte hartzaileek formazioa jasoko dute Lekuonan (17:30), eta emanaldien ondoren, ordu eta erdiko mintzaldia egingo dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.