Kadeteen Lau T'erdiko finala, gaur Fanderian
EPLEko Egoitz Perez eta Mikel Ayestaran pilotariak nor baino nor ariko dira gaur finalean jokatuko duten derbian, 19:00etan.
Gaur, 19:00etan, Agustina Otaola pilotalekuan, kadete mailako Lau T’erdiko Ekialdeko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko da. Bertan, EPLEko bi pilotariren arteko derbia izango da, Egoitz Perez eta Mikel Ayestaranen artekoa. Biek oso txapelketa txukuna egin ondoren iritsi dira final nagusira.
Pala taldeak, Herriarteko finalerdietan
Bihar, larunbata, Errenteriako pala taldeek, larruzko paleta eta pala motzeko modalitateetan, Herriarteko Txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatuko dituzte Olaberriaren aurka. Norgehiagokak Olaberriako udal pilotalekuan jokatuko dira, 11:00etatik aurrera.
Lehenik, larruzko paletako kideak arituko dira, eta, ondoren, pala motzekoak. Errenteriako pala taldea Yorel, Eskisabel, Abel eta Rubenek osatzen dute, eta taldea irrikaz eta gogoz dago final handira iristeko. Itzulerako partidak datorren asteburuan jokatuko dira Fanderian.