17:45ean iritsiko dira Zabarre eta Maria Labaien Lezoko kaira
2022ko Mendekoste Jaiak gaur hasiko dira. Igandera arte era guztietako ekitaldiak izango dira Lezon. Hurrengo asteburuan, Euskal Jaia.
2020an eta 2021ean ez, aurten bai. Gaur hasiko dira 2022ko mendekosteak, 17:45ean iritsiko dira Lezoko kaira Zabarre pirata eta Maria Labaien sagardo egilea. Hortik aurrera, eta igandera arte, 2022ko Oarsoaldeko lehen ‘jai handiak’ martxan izango dira —Oarsoaldeko hainbat herritako auzoetan jada eginak dituzte festak—.
Jai Batzordea osatzen duten eragileek gogoz prestatu dituzte ekitaldiak. Orain, herritarren erantzuna falta da. Udalak astelehenean jaiak aurkezteko ekitaldian, jaiak behar bezala ospatzeko eskatu zien herritarrei, baina denaren gainetik hiru ideia nabarmendu zituzten: ez dadila eraso sexistarik izan; ingurumena zain dadila; eta kaleak euskaraz bete daitezela.
Honakoa da Mendekoste Jaietako, eta hurrengo asteburuko Euskal Jaien egitaraua:
Ekainak 3, ostirala
- 17:45ean, Zabarreri eta Maria Labaieni ongietorria kaian. Pirataz mozorrotzea eskatu diete herritarrei.
- 18:15ean, Piku kalean, Indarkeriarik Gabeko Gunea zabalduko dute.
- 19:00etan, Zabarre eta Maria Labaien plazara iritsiko dira, eta Pirata Txikiek hasiera emango diete jaiei. Ondoren Murixkaren agurra eta erraldoi eta buruhandien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.
- 20:00etan, preso eta iheslarien aldeko kartelada.
- 21:00etan, herri afari autogestionatua plazan. Flashmoba egingo dute Lezoko Eztandak taldekoek.
- 23:00etan, Iratzar Taldearekin erromeria Karlos Saldise plazan. Ondoren, DJ Malakias eta Maixa.
Ekainak 4, larunbata
- 09:30ean, diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 09:30ean, motorzaleen elkarretaratzea Itzel kafetegiaren ondoan, eta ondoren irteera.
- 12:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.
- 12:00etan, XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
- 13:00etan, Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako Bandaren kontzertua eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia Gurutze Santuaren plazan.
- 16:00etan, truk txapelketa Tiñelun.
- 16:30ean, Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Eztandak elkartearen eskutik zumba saioa.
- 17:00etan, dantza afrikarren ikastaroa Karlos Saldise plazan (izena eman behar da).
- 17:30ean, Josetxo Etxandi pilotalekuan (eguraldi txarrarekin Koldobike Gezalan), Lezoko pilota eskolako txapelketen finalak.
- 18:00etan, mutxikoak herritik.
- 18:00etan, Elektrobuiaka elektrotxaranga herritik zehar, Karlos Saldisetik abiatuta.
- 19:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.
- 22:00etan, zezensuzkoa Gurutze Santuaren plazan.
- 23:30ean, Karlos Saldise plazan, Erroka eta Kilimak taldeen kontzertua.
Ekainak 5, igandea
- 09:30ean, diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 11:00etan hasita, azoka Karlos Saldise plazan goizez eta arratsaldez.
- 12:00etan, herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Partaideak: Gorka Etxeberria eta Beñat Telleria harri jasotzaileak, eta Xabier Zaldua eta Alaitz Mugertza aizkolariak.
- 12:00etan, erraldoi eta buruhandien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.
- 17:00etan, Gurutze Santuaren plazatik, Altxorraren bila jarduera.
- 19:30ean, Goiko Plazan, Aukeran Dantza Taldearen ikuskizuna.
- 21:45ean, Gurutze Santuaren plazan, zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako bandaren partaidetzarekin.
Ekainak 10, ostirala (Euskal Jaiak)
- 21:00etan, Bekoerrota kiroldegian, Murixka Dantza Taldearen ikasturte bukaerako emanaldia.
Ekainak 11, larunbata (Euskal Jaiak)
- 09:30ean, diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.
- 11:00etah, Euskal Dantzazaleen erromeria
- 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan, Euskal Dantzazaleekin eta Patxi Perezen taldearekin dantzaldia.
- 14:30ean, Euskal Dantzazaleen bazkaria Goiko Plazan.
- 18:00etan, Sagardo Eguna.
Ekainak 12, igandea (Euskal Jaiak)
- 09:30ean, diana Munttar Lezoko Txistulari taldearekin.
- 12:30ean, Gurutze Santuaren plazan, herri kirolak. Pentatloian, Karmele Gisasola Uxue Dorronsoro; altuerako aizkora lanean: Manolo Cañamares.
- 20:30ean, dantzaldia Gurutze Santuaren plazan.
