Mugaz gaindiko eguzki-katamaran baten prototipoa, Albaolan
Gaur goizean aurkeztu dute San Pedroko faktorian Donibane LI-LH eta Les Compagnons Du Tour de France D'Anglet-eko ikasleen maketa.
Gaur goizean Ekiontzi proiektua aurkeztu dute Albaola Itsas Kultur Faktoriako espazio berrian. Faktoriako gerente Erme Pedrosok eman dio hasiera ekitaldiari, irakasle eta ikasleei elkarrekin garatu duten bigarren proiektugatik (lehena aurrekoa Gaztegur izan zen) esker ona adierazteko.
Albaola eta zur-lanketan diharduten Donibane LI-LH eta Les Compagnons Du Tour de France D’Anglet zentroren arteko mugaz gaindiko proiektua da Ekiontzi. Euroeskualdearen laguntzarekin, bertako ikasleek eguzki-katamaran baten prototipoa diseinatu eta kabinaren maketa eraiki dute. Arkezpenean ikusgai egon da Ekiontzi kabinaren prototipoa.