[Bideoa] Generoa eta LGTBI+ kolektiboa oholtzara, San Pedron
LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren kariaz, 'Erre, aldarri bat bertsoz' emanaldiak poesia, antzerkia eta bertsoak uztartuko ditu.
LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna da hilaren 28a. Testuinguru horretan, Erre, aldarri bat bertsoz ikuskizuna antolatu dute Pasaiako Udaleko Euskara eta Berdintasun sailek elkarlanean. Emanaldia San Pedroko Udal Aretoan izango da hilaren 22an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera.
Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, antzerkiaz gain, helduentzako ipuin-kontaketek eta poesiak ere izango dute lekua. Genero-ikuspegia ardatz hartuta, aztertuko dira LGTBI+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma, beste dualismo batzuekin batera.
Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana bertsolariak arituko dira taula gainean. Horra hor ikuskizunaren trailerra: