'LezOn' aldizkariaren 12. zenbakia banatzen ari dira
Udal aldizkariaren 12. zenbakia da herriko postontzietan banatzen ari direna. Udalaren webetik ere jaso daiteke.
Lezoko Udalak LezOn aldizkariaren banaketari ekin dio. Zehazki, argitalpenaren 12. zenbakia da herriko postontzi guztietara iristen ari dena. Udalaren webgunean ere irakur daiteke.
Bertan dauden gaien artean, nagusi bezala udalaren zorraren gaineko irakurketa dago. Bestalde, Maddi Market kirol oroientatzaile berriari elkarrizketa, udalekuen gaineko informazioa, edo alderdi politikoen iritzi artikuluak aurki daitezke bertan.