Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pentsiodunek azken albisteen berri eman dute

Ostegunean Madrilen onartuko den lege proiektu baten salaketa eta Euskal Herriko Txirrindularitza Martxa izan dituzte hizpide.

Pentsiodunen manifestazioa Biteri kalera bidean..
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/06

Hilabeteko lehen astelehenean egiten duten bezala, gaur ere kalera irten dira Errenteria-Oreretako pentsiodunak, eta ohikoa den manifestazioari hasiera eman aurretik, azkeneko berriak helarazi dizkiete Herriko plazara bertaratu direnei. Pentsiodunek azaldu dute PSOE-k eta EH Bilduk berriki akordio bat sinatu dutela pentsio ez kontributiboaren igoeraren inguruan, %15eko igoera suposatuko duena.

Mugimendutik ikusi dute lege proiektu hori “arrisku” bat izan daitekeela, “pentsio pribatuei bidea irekitzen” dielako. Lege proiektu hori ekainaren 9an eztabaidatuko da, eta “ziurrenik” onartuko dela zehaztu dute pentsiodunek. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendutik “uko” egin diote lege proiektu horri, eta erantsi dute esanez “inoiz” ez zuela argia ikusi behar. Hori dela eta, hilaren 9an bertan, osteguna, pentsiodunak Madrilgo Espainiako Kongresuan bilduko dira lege proiektu hori “atzera botatzeko eta ez onartzeko”. Errenteriarrak ere bertan izango dira “pentsioen pribatizazioaren aurka”.

Mugimenduko kideek baietsi dute 1.080 euroko pentsio publikoen borrokan irmo jarraituko dutela, eta “atzerapauso bat” den proiektu oro edo pentsioen pribatizazioari “bidea irekitzen” dion proiektu oro “salatuko” dutela.

Euskal Herriko Txirrindulari Martxa

Euskal Herriko pentsiodunek Euskal Herriko Txirrindulari martxa antolatu dute 1.080 euroko pentsio publikoen alde borrokan jarraitzeko. Martxa horrek Euskal Herria Iparraldetik Hegoaldera zeharkatuko du, herriz herri, eta hiriburuetatik igaroko da. Hilaren 13an, astelehena, hasiko da, Donostiatik. Errenteria-Oreretara azken egunean iritsiko da, hilaren 25ean, larunbata. Azken etapak Irun eta Donostia lotuko ditu, eta Gipuzkoako hiriburuan bukatuko da 11:30ean, ondoren 12:00etan manifestazio bat egiteko.

Errenteria-Oreretara 09:45ean sartuko da Lartzabalgo biribilgunetik, eta herria zeharkatuko du. Mugimendutik txirrindulariei sostengua emateko deia luzatu dute. Proiektu hori babesteko, zozketa bonuak saltzen egon dira bi euroko prezioan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.