Koreografia onenaren Max saria jaso du Iratxe Ansak
Atzo Menorcan egindako Espainiako Arte Eszenikoen 25. ekitaldian jaso zuen sagarra, 'CreAcción' emanaldiagatik.
Beste sari bat poltsikoratu du Iratxe Ansa errenteriarrak, Max batekin itzuli da SGAE fundazioak egindako Espainiako Arte Eszenikoen 25. ekitalditik. Koreografiarik onenaren saria jaso zuen atzo Ansak, zehazki, ‘CreAcción’ emanaldiagatik.
Harekin batera, beste bi euskaldun saritu zituzten atzo: Lucia Lakarra eta Sandra Ferrus.