Langile bat hil da Oiartzunen, ondoezik sentitu ondoren
Kontseilu Sozialista Oarsoaldeak jakinarazi duenez, atzo goizean hil zen langilea, Aialde kalean egiten ari diren eraikuntza lanetan zebilenean.
Oirtzungo Aialde kalean egiten ari diren eraikuntza lanetan zebilen langile bat hil zen atzo, ondoezik sentitu ondoren. Hala jakinarazi du Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak, Twitter bidez. HITZAri esan diotenez, bertan lanean ari ziren langileek eman zieten albistea, eguerdi-arratsalde hasieran. Goizean hil zen langilea.
“Gertaturikoa salatu eta senide zein ingurukoei gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu. Biolentzia kapitalista gelditzeko antolakuntza komunista indartzen jarraituko dugu”, esan dute Kontseilu Sozialistako kideek sare sozialetan.