Pilota partidetako emaitzak
Egoitz Perezek Ekialdeko torneoa irabazi du. Errenteriako taldeak bere aldetik herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu ditu.
Asteburuan jokatutako pilota partidetako emaitzak hurrengoak izan dira:
Batetik, Egoitz Perez Epleko pilotariak Ekialdeko Torneoa irabazi du 3. mailako kadeteen Gipuzkoako 4 t’erdiko txapelketan. Egoitzek 22 puntu eskuratu zituen eta Mikel Aiestaran irabazi zuen. Azken honek 8 puntu eskuratu zituen.
Bestetik, herri arteko Txapelketako Paleta eta Pala motzeko finalerditako joaneko partidak galdu zituen Errenteriako taldeak. 35-30 galdu zuten larruzko paletan eta 40-37 pala motzean. Itzuliko partidak datorren ostiralean, hilak 10, jokatuko dira Errenteria-Oreretako Agustina Otaola pilotalekuan.
Trinkete modalitateari dagokionez, asteburu bikaina izan zen EPELeko kirolarientzako. Aranburuk 30-40ko emaitzarekin irabazi zion Atxarte Bri Euskal Ligan. Tabernak eta Chiapusok ere garaipena lortu zuten Euskal Ligan Hernani B ren aurka (40-13) beste finalerdian. Euskal Ligako bi finalak datorren ostiralean, hilak 10, jokatuko dira Abadiñoko Trinketean, Bizkaian.