XII. Muxiko eguna ospatuko dute igandean
Errenteria-Oreretako kaleek muxikoak hartuko dituzte hurrengo igandean, hilak 12, goizeko 12:00etan Herriko Enparantzan.
Igande honetan muxikoak Errenteria-Oreretako kaleetara bueltatuko dira. Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ostean, Herriko Enparantza hartuko dute dantzariek. Igande honetan izango da, hilak 12, goizeko 12:00etan.
Emanaldia Beti Prest Dantza Taldeak antolatu du, eta Alaken Taldea musikarien zuzeneko musikarekin hasiko da, Errenteria-Oreretako dultzaineroekin amaitzeko. Larrain dantzaren ostean, pintxo eta sagardo trago bat hartzeko aukera izango da.