"Prekarietatea hiltzailea" lemapean bilduko dira bihar oiartzuarrak
Asteartean eraikuntza lanean zebilen langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak Sortu eta LABek.
Asteartean eraikuntza lanean zebilen langilearen heriotza salatzeko kalea hartuko dute bihar (hilak 9) oiartzuarrek. Sortuk eta LABek 18:30ean Done Eztebe plazan biltzera deitu dituzte herritarrak, herritar orori luzatuko diote deialdia.