Tolosaldeko biraren 5. etapa antolatu du Urdaburuk
Ibilaldia Bedaiotik Gaintzara izango da, eta sei ordu eta erdiko iraupena izango du. Irteera goizean izango da, eta bukatzean Errenteriara bueltatuko dira.
Errenteria-Oreretako Urdaburu Mendizale Elkarteak Tolosaldeko biraren 5. etapa antolatu du. Ibilaldiak sei ordu eta erdiko iraupena izango du, eta Bedaiotik Gaintzara izango da, bidean Urreaga edo Urrezko Haitza gailurretatik, Amezketatik gertu eta Larraitzetik pasatuko dira. Irteera goizean izango da, eta amaitzerakkoan bueltatuko dira Erreneria-Oreretara.
Irteera ordua 7:30ean ezarri dute Zumardiko bus geltokian, eta 7:45 Aritzetan. Interesdunek badute Urdaburuko egoitzatik pasatzea aurrez aurre izena emateko asteartetan eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Ordu berean telefonora deitzea ere badago (943 52 78 79)
Hala ere, informazio gehigarria eskuratzeko badago hemen klik egitea,
Eta interesdunek izena eman nahi izatekotan, badute hemen klikatzea.