Atlas 2.0. musikal parte hartzailea eskainiko dute
Kontari-Landarbasok antolatu du kontzertua. Igandean, hilak 12, izango da, arratsaldeko 18:30ean Fatimako Elizan.
Kontari-Landarbasok Atlas 2.0. izeneko musikal parte hartzailea ospatuko du Errenteria-Oreretako Fatima Elizan. Hitzordua igandean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Bertan, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Bizarain Ikastola eta Telleri-Alde Ikastetxea zentroek parte hartuko dute. Ekitaldi koralean 100dik gora pertsonek parte hartuko dute, eta bost kontinenteetako musika entzun ahal izango da.
Arnasketa, gorputz adierazpena, ahotsaren erabilera egokia, taldean abestea eta talde-abesbatza jarduerak ematen dituen beste hainbat aspektu modu ludikoan lantzen dituzte ikasleek.
Sarreren prezioa 2 eurokoa da, eta interesdunek badute hemen klik egitea sarrerak eskuratzeko.