Festak eztanda egingo du bihar Ergoienen
Bihartik igandera bitarte luzatuko dituzte San Antoniyo jaiak. Egitarau oparoa prestatu dute auzoko eragile eta elkarteek elkarlanean.
Arragua auzoari lekukoa hartuko dio bihar (hilak 10) Ergoienek, auzoko festak hasiko baitituzte. Joan den igandean bi ekitaldi egin zituzten, baina asteburu honetan izango da festa nagusia. Igandera bitarte luzatuko dituzte san Antoniyo jaiak, egitarau oparoa antolatu dute auzoko eragile eta elkarteek elkarlanean. Ondorengoa da egitaraua osorik:
- Ostirala (hilak 1o):
- 19:00: Lehenengo suziria botako dute Auzokalte inguruan, San Antoniyo jaiak hastera doazela iragarriz.
- 20:00: Kartelada ibiltaria egingo dute Auzokalten hasi eta auzoan zehar, “urrun ditugun senide eta lagunak gogoratuz”. Oidultz taldeak jarriko dio musika ibilaldiari.
- 22:00: Truk txapelketa Auzokalte elkartean (izen emateak 21:45an itxiko dituzte).
- Larunbata (hilak 11):
- 10:00: Goiz eresia Lartaungo Txistularien eskutik.
- 10:00: Ergoiengo VI. Ganadu eta Artisau azoka, Uztapide plazan.
- 12:00: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna Uztapide plazan.
- 16:30: Haur jolasak Auzokalte elkartean.
- 19:00: Danborrada, Pakitik hasita.
- 21:00: Betso afaria, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariekin. Ondoren, txosna musikatuarekin parrandan jarraitzeko aukera emango dute.
- Igandean (hilak 12):
- 11:00: Gaztetxoen pilota partidak frontoian.
- 14:00: Auzo bazkaria Auzokalte elkartean (Txartelak Tolaren eskuratu beharko dira).
- 17:00: Gaztetxoentzako zezen txikiak eta pottokak Auzokalte elkartearen inguruan.
- 18:30: Trial Bike Show Ion Areitio eta Benito Rosen eskutik, Auzokalte elkartearen inguruan.
- 20:00: Aurtengo jaiei bukaera emateko suziria botako dute.