Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaikak traineruak aurkeztu ditu

Arraun klubak emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak aurkeztu ditu zaleez beteriko Gamon Zumardian. Bide batez, aurtengo aitabitxi eta amabitxia ezagutarazi ditu.

Hibaikako ontzien aurkezpena, Gamon Zumardian.
Erik Salazar
Errenteria-Orereta
2022/06/09

Errenteria-Oreretan prest daude aurtengo traineruen denboraldia hasteko. Horrela irudikatu du gaur Hibaikak Gamon Zumardian egin duen aurkezpenean. Zaleez beteriko plaza batean, uretan lehiatuko duten ontzien arraunlarien izenak jakitera eman dituzte. Ekitaldiaren hasieran arraun elkarteko presidente den Jon Otegik hartu du hitza. Azken 11 urtean emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak atera dituztela gogorarazi du, eta orain arte egindako zortzi hilabeteko entrenamenduen emaitza ikusteko desioa adierazi du.

Jarraian, emakumezkoen ontziko entrenatzaileak hitz egin du, Iñaki Mendizabalek. Helburuen artean, Euskotren Ligara igotzea eta Kontxako ohorezko txandan egotea. Bere esanetan, proiektu berria abiarazi du taldeak eta poztasuna adierazi du jende gaztea lortu dutelako. Aurreko denboraldiko ilusioari jarraipena emateko eskatu dio jendeari.

Ondoren, gizonezkoen traineruko entrenatzaile Josetxo Arrizabalaga zaleengana zuzendu da, eta baieztatu du kluba bere momentu onenean dagoela. Aurreko urteko denboraldiaren emaitzak hobetuko dituztelakoan dago, eta Hibaikari poliki-poliki bide berria irekitzeko aukera badagoela nabarmendu du.

Azkenik, aipamen berezia egin nahi izan diete arraun elkarteko gazteei: infantilak, kadeteak eta jubenilak. Harrobia zaintzeko deia egin du klubak. Bide batez, aurtengo aitabitxia eta amabitxia ezagutzera eman dituzte. Aitabitxia Luis Mari Moreno ‘Pirata’ da, eta amabitxia, aldiz, Erika Hernandez.

Hemen, Hibaikako bi traineruen partaideak (klik egin esteketan horietara joateko):

– Emakumeen trainerua.

– Gizonen trainerua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.