Udalak eta Aranzadik enara-habiak erroldatu nahi dituzte
Herritarren kolaborazioa eskatzen dute horretarako, eta iniziatibaren berri emateko bilera deitu dute.
Errenteriako Udalak eta Aranzadiko ZEko ornitologia-taldeak iniziatiba berria jarri nahi duten martxan. Errenteria-Oreretan dauden enara-habiak erroldatu nahi dituzte, izan ere hegazti hauen habiak funtsezkoak dira beren populazioak bizirik irauteko. Horretarako, hitzaldia eskaini dute iniziatibaren nondik-norakoak azaldu ahal izateko. Hilaren 15ean, asteazkena, deitu dituzte errenteriarrak, arratsaldeko 18:00etan Xenpelar Aretoan.
Bertan, errenteriarren laguntza eskatuko da, biztanle guztien artean udalerrian dauden habiak erroldatu eta zenbatzeko.