Auzolanean garbituko dute Ergoien
Hilaren 19an (igandea da) auzoko zikinkeria biltzen ibiliko dira auzotarrak. Pagoaldean jarri dute hitzordua.
Azken saioaren irudia da. Ergoien auzoa izango da Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren hurrengo geltokia. Hilaren 19an (igandea da) jarri dute hitzordua, 9:30ean, Pagoaldean. Auzoko txokoetako zikinkeria garbitzera deitu dituzte auzotarrak. Hamaiketakoa ere egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek.
