Bigarren B-rako igoera jokoan izango du bihar Antxo AFk
Zuri-gorriek igoerarako play-offeko finalaurrekoak lehiatuko dituzte bihar, etxean. Zaleen babesa eskatu dute.
Antxo Areto Futboleko lehenengo taldeak dena du jokoan bihar. 19:00etan etxean (Donibaneko kiroldegian) jokatuko dute Bigarren B-ra sailkatzeko play-offeko finalaurrekoa, Eskoriatzaren aurka. Liga lehen bukatuta aukera gutxi ez dituzten arren, zirt edo zarteko lehiak urduri ditu zuri-gorriak.
Nagusitasun osoz egin diote aurre Pescados Ferreres taldeko futbolariek joan den denboraldiari, eta zale guztien babesa funtsezko dutela esan dute orain. Biharkoa irabaziko balute, finaleko partida handia ere etxean jokatuko lukete. “Anima zaitezte, sekula baino gehiago behar zaituztegu!”.
