Datorren astelehenean, feminismoa hizpide Bekoz Bekoren eskutik
Cristina Ubani adituak dinamizatuko du eta, besteak beste, trans legea edota LGBTIQ+ mugimendua izango dituzte eztabaidagai.
Bekoz Bekok feminismoaren lanketarako hitzaldia antolatu du astelehenerako. Pasaiako Bekoz Beko elkarteak feminismoaren lanketarako hitzaldia eskainiko du datorren astelehenean, hilaren 13an. “Feminismoa gaur: erronkak eta erresistentziak” izenburupean, Cristina Ubani genero ikasketetan adituak dinamizatuko du. Hitzaldian zehar, trans legea, LGTBIQ+ mugimendua edota beronen baitako ideologietaz arituko dira, entzuleen iruzkinak jasotzeko zein zalantzen argipenerako tartea irekiko delarik.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Bekoz Beko elkartearen lokalean (Zumalakarregi kalea 7).
