Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Erreportajea] Elektrizitate enpresa handiei «nahikoa da» esan diete

Energia berriztagarrien komunitatea osatzeko martxan jarri dira hainbat herritar, udalarekin eta Goienerrekin elkarlanean, «burujabetza energetikoa lortzeko». Atzo egin zuten lehen bilera.

Udaleko eraikinetan bezalaxe, hainbat etxebizitzetan ere plaka fotovoltaikoak jarri nahi dituzte, besteak beste.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/06/10

Ingurumenaren zaintzarekin kezkati eta energia kontsumo iraunkorrarekin sentsibilizatuta dagoen herritar talde bat lanean jarri da, herrian energia komunitate bat osatzeko asmotan. Udalarekin eta Goiener kooperatibarekin lankidetza hasi berri dute, eta atzo lehen bilera irekia egin zuten. Bertan «etorkizunean garrantzitsua izango den proiektu baten lehen harria» jarri zutela kontatu du pozik Hirigintza zinegotzia den Agustin Lekuonak.

Enpresa elektriko handiekiko egun herritarrek duten menpekotasunarekin bukatu nahi dute, hori da asmoa. «Hemen eta guretzako sortutako energia kontsumitzeko pausoak eman nahi ditugu, enpresa boteredun horiekiko dependentzia hori galtzeko». Etorkizuna «oso ilun» ikusten du Lekuonak, bereziki azken hilabeteetan argindarrak izandako igoerak egoera konplikatua dela berretsi baitu bere ustez. «Pobrezia energetiko asko dago, agian hemendik urte batzuetara familia askok ezingo dute argindarra ordaindu, hori ekidin nahi dugu».

Burujabetza hori lortzeko hainbat azpiegitura sortu nahi ditu udalak, hori aurreratu du zinegotziak. Baina aurretik komunitatea sortzeko buru-belarri ariko direla dio. Hainbat bilera egingo dituzte aurrerantzean, «baloratzeko zer eta nolako energia nahi dugun guretzako, burujabetza hori gertuago egon dadin».

Oraindik ekintzarik adostu ez duten arren, Lekuonak aipatu du asmoa dutela, udaleko eraikinetatik harago, herriko hainbat eraikin partikularretako teilatuetan ere plaka fotovoltaikoak jartzeko. «‘Nahikoa da’ esan behar diegu enpresa elektriko handiei, beraiek duten botere hori herritarren artean banatu behar da, subiranotasuna lortu behar dugu, ez baitakigu biharko eguna nola datorren».

Urtebeteko epea
Udalaren aurreikuspenen arabera, hemendik urtebetera komunitate hori lanean jarriko da, orduan, ekintza zehatzekin hasi ahal izateko. Prozesuan zehar herritarrak protagonista nagusi izango direla hitz eman du Lekuonak: «Beraiek erabakiko dute zer nahi duten». Udala eta Goiener «bidelagun» izango dira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.