Herriarteko Txapelketaren Eskuzko finalerdien joaneko partidak jokatuko ditu gaur Oiartzunek
Hernanin jokatuko dituzte joaneko partidak, 19:30ean. Kadete, jubenil eta nagusiak lehiatuko dira.
Herriarteko Txapelketaren Eskuzko finalerdiei ekingo die Oiartzunek gaur (hilak 10). Hernanin jokatuko dute joaneko partida, Hernaniren kontra, 19:30ean.
Hiru partida jokatuko dituzte orotara, binaka, kadete, jubenil zein nagusiek. Itzulerako partidak herrian izango dira. Partida gehien irabazten dituen taldea pasako da hurrengo fasera.
