Madalenetako programak ez du publizitaterik izango
Bizi Errenteria markaren bitartez udalerriko komertzioen bisibilizazioa lortu denez, ez dute beharrezkoa ikusten publizitaterik.
Errenteriako Udalak jakinarazi du aurtengo Madalenetako programak ez duela publizitaterik edukiko. Horrela jakinarazi zaie udalerriko merkatariei. Udalaren arabera, Bizi Errenteria markarekin herriko komertzioak modu bateratuan bisibilizatzea lortu da azken urteotan. Hori dela eta, Madalenetako programan komertzioek ahots bakarra izango dute herritarrak zoriontzeko garaian.