Odola emango dute antxotarrek datorren asteazkenean

16:30ean ekingo diote elkartasun keinuari, barrutiko Kultur Etxean. Odol emaile berriak behar dituztela esan dute.

Datorren asteazkenean, hilak 15, odola emateko saioa egingo dute Antxoko Kultur Etxean. Ohiko ordutegian arituko dira datorren astean ere: 16:30etik 20:15a arte.
 
Iragan hilabeteko saioan 39 odol poltsa jaso zituzten antxotarren artean, baina horietako bat ere ez zen emaile berriena izan. Hori horrela, eta betiko legez, gazte jendeari dei egin diete keinu boluntariora batzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.