'The disaster artist' filma Niessenen
Filma bihar, hilak 14, ikus ahal izango da Errenteria-Oreretako Niessen zinema-aretoetan 19:30ean.
The disaster artist filma Errenteria-Oreretan ikusgai izango da bihar. Filma Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea izan zen, eta istorio kontalari bati egindako begirada maitekorra da. Filma amodio gutun desesperatua da, ametsen ergelkeria eta zentzugabekeria begien aurrean jartzen duena, baina gertatzen dena gertatzen dela amets egiten jarraitu beharra bultzatzen duena.
Filma Niessen zinema-aretoetan ikusi ahal izango da. Hitzordua bihar da, hilak 14, 19:30ean. Sarrerak lortzeko hiru modu izango dira: Batetik, Lekuona Fabrikan. Bestetik, Kulturguneko leihatilan saioaren ordu bat baino lehenago. Eta azkenik, webgunearen bitartez, hemen klik eginez.