Errenteriako Udalak Barakaldoko erailketa matxista gaitzetsi du
Adierazpen instituzionala onartu du udalak, eta herritarrei deia egin die Mugimendu Feministak antolatu duen mobilizaziora joateko.
Errenteria-Oreretako lau udal talde politikoek bat egin dute Barakaldon jazotako erailketa matxista salatzeko. Hori dela eta, adierazpen instituzionala adostu dute lau indarrek, eta lau puntuez osatutako testua argitaratu dute:
- Udalak Barakaldon gertatutako erailketa matxista gaitzetsi eta eraso matxista guztien aurrean zero tolerantzia adierazi du.
- Erakunde gisa lanean jarraitu du udalak, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen.
- Biktimaren senideei elkartasunik beroena adierazi diote.
- Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaur, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan Niessen-en deitu duen mobilizazioarekin, eta herritarrei dei egiten die bertan parte hartzeko.