Gidari bat atxilotu du Ertzaintzak Oiartzunen, gidabaimenik ez izateagatik
Bilborako noranzkoan harrapatu dute gidaria. Trafikoa kontrolatzeko lanetan ari ziren agenteek atzeraka zirkulatzen atzeman dute.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/10/ertzaintza.png)
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean AP-8an (Oiartzunen). Atzerako martxako maniobra egiten atzeman dute agenteek, gidabaimenik gabe.
Bilborako noranzkoan harrapatu dute gidaria. Trafikoa kontrolatzeko lanetan ari ziren agenteek atzeraka zirkulatzen atzeman dute. Autora hurbildu ondoren, eremua segurtatu dute agenteek eta gertuen zuen irteeratik ateratzea derrigortu dute. Bertan identifikatu dute agenteek, orduan egiaztatu dute gidabaimenik gabe gidatzen ari zela.
Ertzaintzak bide segurtasunaren kontrako delitua leporatu diote, eta dagokion trafiko isuna jarri diote. Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan utzi dute atxilotutako gizona.