Lezoko Udalekuen guraso bilera egingo dute datorren ostegunean
Uztailaren 1etik 29ra bitarte antolatutako egitasmoaren inguruko xehetasunak aurkeztu eta zalantzak argituko dizkiete bertaratutakoei.
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen Udalekuen guraso bilera datorren ostegunean, hilak 16, egingo dute. 16:45ean elkartuko dira Gezala Auditoriumean.
Bertan, uztailaren 1etik 29ra bitartean antolatutako egitasmoaren inguruko xehetasunak aurkeztu eta gurasoen zalantzak argitzeko tartea eskainiko dute. Euskara eta Kultur sailak aurreratu du matrikulatutako haur guztiak onartuak izan direla; horrek esan nahi du 2022ko Udalekuetan 200 neska-mutilek parte hartuko dutela.
Informazio gehiago behar duena posta elektroniko bidez jar daiteke harremanetan arduradunekin.