Zazpi partida jasoko ditu kontzejupeak aste honetan
Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII. Txapelketa eta Oiartzungo XI. Herrikoiaren barruko partidak jokatuko dituzte bihar eta larunbatean.
Joan den asteko partiden irudia da goikoa. Aste honetan ere Txostek antolatutako Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII Txapelketaren eta Oiartzungo XI Herrikoiaren hainbat partida jokatuko dituzte. Kontzejupean izango dira norgehiagoka guztiak, bihar (hilak 15) eta larunbatean (hilak 18), 18:00etatik aurrera. Ondorengoa da kartelera:
- Caetano-Etxeberria / Elizegi-Arizabalo.
- Martin-Mitxelena / Mitxelena-Azpiroz.
- Etxabe-Etxabe / Marin-Beaumont.
- Ormazabal-Urbieta I / Iraola-Aburuza.
- Iturain-Oiarzabal / Bergara-Iradi.
- Noble-Aranburu / Mitxelena-Iraola.
- Karrera-Urbieta II / Lizaso-Chiapusso.
