Beñat Garaiar, Gipuzkoako txapeldun
Asteartean Aizarnazabalgo (Gipuzkoa) errepideetan jokatutako erlojupekoan azkarrena izan zen oiartzuarra.
Beñat Garaiar oiartzuar gazteak beste garaikur batekin itzuli da etxera. Gipuzkoako txapeldun izan da errepidean, asteartean Aizarnazabalen jokatutako erlojupekoan azkarrena izan baitzen. Augar-Laguntasuna klubeko txirrindularia 15 partaideetatik onena izan zen, 20:20ko denbora ezarri zuen, Eneko Ortega eta Iker Zabaletaren aurretik.
Larunbatean (hilak 18) Mendatan (Bizkaia) izango da oiartzuarra, bertan jokatuko baitu Euskadiko Txapelketa.