Eskualdeko 25 enpresei aurkeztu diete ETEi zuzendutako 2022ko laguntza plana
Aurtengo laguntza planean 74 programa bildu dituzte, "ekonomia suspertu eta enplegua sortzeko, arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta eraginkorrean".
Atzo Oarsoaldeko 25 enpresa inguru Oiartzungo Zinealdean bildu ziren, bertan Enpresa Txiki eta Ertanei zuzendutako 2022ko laguntza plana aurkeztu baitzuen Eusko Jaurlaritzak. Laguntzen aurkezpenaren ondoren, bertaratutako enpresek networking bat egiteko aukera izan zuten.
Aurtengo laguntza planean 74 programa jaso dituzte, eta 600 milioi eurotik gorako aurrekontua du plan horrek. Atzokoan azaldu zutenez, planaren helburua “ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea” da, “arreta berezia eskainiz Euskadiren garapen inklusibo eta eraginkorrean”.