Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo dute hilaren 23an
Fermiñene etxeko beheko solairuan bilduko dira oiartzuarrak datorren ostegunean, 17:00etan.
Oiartzungo euskaltzaleak hirugarren Euskaraldiari begira jarri dira jada, eta aurtengoa antolatzeko bilera irekia egingo dute datorren hilaren 23an (osteguna da). 17:00etan bilduko dira, Fermiñene etxeko beheko solairuan (turismo bulegoa).
Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, ekarpena egin dezakete, lotura honetako formularioa betetzen.
Honako gaiak landuko dituztela aurreratu dute: Oiartzungo erabilera areagotzeko ariketa diseinatu, entitateen Euskaraldia sustatu, lorpenak ikustarazi eta gazteen parte hartzea sustatu.