Bigarren B-ra igotzeko finala lehiatuko du bihar Antxo AF-k
Laskorainen kontra jokatuko dute Antxoko zuri-gorriek lehia handia bihar arratsaldean, Donibaneko kiroldegian.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/06/whatsapp-image-2022-06-17-at-5-10-21-pm.jpeg)
Denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena 24 ordu pasatxo barru du Antxo Areto Futboleko lehen taldeak. Bihar, 18:00etan, Bigarren B Mailara igotzeko finala izango dute jokoan Laskorainen kontra.
Asko dute alde, denboraldia Estatuko Hirugarren Mailako lehen bukatu baitute, eta biharko partida, gainera, etxean jokatuko dute. Harmailak bete-beteta izango dituztela jakitea ez da, gero, abantaila gutxi.