Belaunaldien arteko begiradarekin sortu da plaza berria, adinekoak eta haurrak izan baititu kontuan obrak egiterako garaian.
‘Kanterri: Euskaraz kantatzen duen herria’ izeneko ikastaroa egingo dute uztailaren 11 eta 12an herrian, lehenengoz. Hausnarketarako topagune bat sortu nahi dute, epe ertain-luzera begirakoa.
Astebururoko jardunaldietara bizikletaz, oinez, garraio publikoan edota kotxe partekatuan joan direnek saria jaso dute gaur. Larunbatero haurrak alde batetik bestera bizikletaz desplazatzen ikustea "normalizatu" egin dela esan du Maite Gartzia zinegotziak.
Amets Odriozolak eraman du norbanakoen 1.000 euroko saria, eta Alazne bitxidendak, Berriako 1.000 euroko bonua.
Jokalari errenteriarrak hirugarrenez irabazi du Euskadiko binakako hondartzako boleibol txapelketa, eta pozik da. Orain, Zaragozan jarraituko du bere ibilbidea, hango talde batekin sinatu berri baitu.
DBH 3ko ikasleek, udalarekin eta Izaro Mariezkurrena artistarekin elkarlanean, elkarbizitza dekalogo bat sortu dute euren kezketatik abiatuz.
Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak joan den ikasturteko balorazioa egin du, eta nabarmendu du Pasaia Badia Aktiboa estrategia «indarberritu» egin dela, herritarren parte-hartzeagatik.
Hamazazpi urte daramatza Fatimetu Salec-ek Oiartzunen. Hark eta Hadamin Mahmud senarrak Saharako gatazkaz hitz egin dute, eta independentzia beharrezkoa dela argi utzi dute: «Noski, Sahara libratzen den egunean itzuli egingo gara».
Gutxieneko pentsio duinak aldarrikatzeko bizikleta martxa astelehenean abiatu zen Donostiatik. Irunera hilaren 24an iritsiko da, eta handik Oarsoalderako bidea hartuko du.
Laskorainen kontra jokatuko dute Antxoko zuri-gorriek lehia handia bihar arratsaldean, Donibaneko kiroldegian.
Klubeko jarduneko presidentea eta lehen taldeko hainbat futbolari bertaratuko dira irailaren 10eko inaugurazioan.
Xanistebanak gertu dauden honetan, "eta azken hilabeteetan herrian egon diren eraso matxisten aurrean" erabaki du Oiartzungo Feministen Asanbladak hitzaldia antolatzea.
Landetxen bilduko dira, 18:00etan. Herriko gazte orori luzatu diote bertaratzeko deia.
Listorretan ezingo da surik piztu. Halaber, sutea piztu daitekeen edonon ez pizteko eskaera egin du udalak.
Konpostarekin bat egin duten familiak 150 dira orotara momentuz, 106 etxe-konposta eginez, eta 44 auzo-konposta.
Jantziaren Zentroak bost urte bete ditu aurten, eta 33 jantzi hautatu dira erakusketa iraunkor berrirako. Udako ilunabarretan ere bisitatu ahal izango da.
Ekaineko azken astean eta uztaileko bigarren eta hirugarren astean egingo dute campusa. 80 euro ordaindu beharko dituzte partaideek.
Planak mugikortasuna, garraioa, landa eremua eta bestelakoak ditu ardatz. Herritarrek uztailera arte alegazioak egiteko aukera izango dute.