Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

[Erreportajea] «Irribarrez josita» bukatu du urtea Pasaia Badia Aktiboak

Pasaia
Kirola

Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak joan den ikasturteko balorazioa egin du, eta nabarmendu du Pasaia Badia Aktiboa estrategia «indarberritu» egin dela, herritarren parte-hartzeagatik.

Makilfit taldea, ostegunero badia inguratzeko egiten duten irteeretako batean.
2022/06/17
Olaia Gerendiain

Ibai Saavedra Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Saileko teknikariak joan den ikasturteko balorazioa egin du, Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailaren izenean. Haren ustez, «indarberrituta» bukatu da aurtengoan Pasaia Badia Aktiboa estrategia, bizilagunek «era nabarmenean» egin baitute bat horren barruan proposaturiko jarduera eta egitasmoekin.

Iniziatibaren xedea, funtsean, pasaitarrak aktibatzea eta bizimodu osasuntsuago baterantz akonpainatzea da. Dagoeneko hiru dira —pandemia tarteko, gainera—, estrategiak martxan eman dituen urteak, oinarrian izanik beti jarduera fisikoa eta orientazio zerbitzua eskaintzea hori behar dutenei.

Azken ikasturtean 88 erabiltzaile berri artatu dira ezarritako deribazio eta auto-deribazio kanalak kontuan hartuta. Gainera, aurten ere errotu da erabiltzaile horiei eskaintzen zaien diziplina anitzeko aholkularitza: elikadura, arlo emozionala eta jarduera fisikoa bera uztartzen ditu lantalde profesionalak. Saavedra pozik agertu da, birusak ezarririko mugak gaindituta, aurten musukorik gabe «eta irribarreak bistan» egin dutelako urtea.

Haur eta nerabeentzako eskaintza nabarmendu du teknikariak. Izan ere, Pasaia Kirol Badia klubak (PKB) 3 urtetan hiru talde izan ditu aktibo, 36 parte-hartzailerekin. Gogora ekarri du udal arduradunak, halaber, izen ematea zabalik dela jada datorren urtean klubarekin bat egin nahi dutenentzat.

Hiru hamarkadako ibilbidea atzean duen Eskola Kirola egitasmoa ere hartu du ahotan adituak, ezin baita alde batera utzi zifrek argi eta garbi islatzen dutena: parte-hartzeak gora egin du, eta inoiz baino talde gehiago osatu dira.«Eskerrak eman nahi dizkiet ikastetxeei, begiraleei eta familiei azkeneko ikasturteetan egindako ahaleginagatik», esan du Saavedrak.

Martxan diren sei egitasmoak
Pasaia Badia Aktiboaren magalpean abian diren egitasmoen errepasoa egin dute udaletik. Honakoak dira: Heldufit, Parkfit, Covidfit, Etxean Bizi, Makilfit eta Emakume Korrikalarien Taldea.

Heldufitek Pasaia osatzen duten lau barrutiak hartu ditu aurten, eta guztira 85 partaide inguru barnebildu ditu. Zifra aipagarria, kontuan hartuta iaz 55 izan zirela bat egin zuten lagunak. Zerbitzuaren hartzaileak helduak dira, haien artean jarduera fisikoa sustatzea baita programaren asmoa. «Ariketak ikasi eta praktikatzeaz gain, horiek modu autonomo batean egin ahal izatea da helburua», azaldu dute. Xabier Rodriguez da saio horiek dinamizatzearen arduraduna.

Parkfit saiakeraren jarduera eremua espezifikoagoa da: Pasai Antxoko Ibaiondo zabalgunearen goialdean nahiz bertako frontoi itxian dauden instalazioen erabileran datza. Joan den ikasturtean 50etik gora erabilera autonomo bultzatu ditu udalak; aurten, gainera, lotura berezia egin da Osakidetzako osasun mentaleko profesionalekin, eta saio gidatuak egin dituzte erabiltzaile talde batekin.

Covidfit iniziatiba, izenak argi erakusten duen bezala, birusaren testuinguruan sortu zen, eta martxotik ekainera bitarteko jarduera proposatu zuen. Ikasturte honetan, COVID-19aren olatuen ziurgabetasunak bultzatuta, martxan jarraitu du Covidfitek, eta zortzi erabiltzaile artatu dituzte horri esker Trintxerpeko osasun zentroan, errehabilitazioko profesionalekin elkarlanean.

Bistakoa denez, birusak eman du aukera bertatik ezer onik ateratzeko, eta normaltasunaren bueltarekin, besteak beste, Etxean Bizi bezalako programei berrekin ahal izan zaie. Horrekin, erabiltzaileen etxez etxeko bisitak bueltatu dira, eta Donibaneko Elizgainen zenbait jarduera espezifiko burutu ahal izan dira.

Sara Dorronsoro, PKB taldeko arduraduna eta Xabier Rodriguez, Jarduera fisikoaren eta kirolaren orientatzailea

«Ohiko tipi-tapatik haratago» doan egitasmoa da Makilfit, «intentsitate handiagoko jarduera» proposatzen duela aitortu baitu kirol teknikariak. Aurten sekula baino irteera gehiago egin dituzte, eta ibiltariek, badia inguratzeaz gaindi, beste zenbait ibilbide berritan murgiltzeko aukera ere izan dute. 35 bizilagun inskribatu dira azken ikasturtean, eta horien maila teknikoa nahiz egoera fisikoa «asko hobetu» direla iritzi dio Saavedrak.Azkenik, aurten estreinakoz martxan jarri den Emakume Korrikalarien Taldeari buruz aritu da udaleko langilea. Jarduera fisikoaren udaleko alorrak bat egin du espazio hori antolatzerako orduan Berdintasun Sailarekin. Helburua, emakumeak jarduera fisikoan eta kirol arloan ahalduntzea, horien osasuna hobetzeko espazio bat sortuz. «Beste emakume batzuekin batera, norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak partekatu ahal izan dituzte».

23 izan dira korrika egiteko taldeekin bat egitera animatu diren emakumeak, eta horiek astean behin bildu izan dira Antxon, San Pedron eta Donibanen antolatu dituzten irteeretan. Sara Dorronsoro izan da talde horien gidaria, eta sinetsita esan du hark emakumeen autonomia, konfiantza eta bizitzak «hobetzeko bide» direla elkargune horiek.

Bide berriei ateak zabalik
Datozen ikasturteetara begira ez dira gutxi Pasaiako Udaleko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak dituen erronkak. Beste hainbaten artean, Amafit programa aipatu du Saavedrak, haurdun dauden edo egon berri diren emakumeekin jarduera fisikoa sustatzeko. Horrez gain, emakume korrikalarien eskaintza ere errotu nahiko luketela aitortu du.

Haur eta nerabeen artean aholkularitza zerbitzua nola ehundu erabakitzeko lanetan ere jarrita dute atentzioa, eta deribazio-sareak eta profesionalen arteko kanalak ezarri nahi dituzte: ikastetxeetako tutore, heziketa fisikoko irakasle, pediatra eta aholkularien arteko sarea osatu.

Halaber, PBA Big Data aurkeztu du, eta datu-bilketarekin jarraitzeko asmoa adierazi du teknikariak. Eta, azkenik, udal langileak Pasaia Badia Aktiboaren estrategiaren hartzaile zuzen izateko aukera aztertzea. Etxetik hasi behar.

Informazio gehiago, hemen klik eginda.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.