Bigarren B-ra igotzeko finala lehiatuko du bihar Antxo AF-k

Laskorainen kontra jokatuko dute Antxoko zuri-gorriek lehia handia bihar arratsaldean, Donibaneko kiroldegian.

Finalerdiak ere etxean jokatu zituzten zuri-gorriek, joan den asteburuan, Eskoriatzaren kontra.

Denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena 24 ordu pasatxo barru du Antxo Areto Futboleko lehen taldeak. Bihar, 18:00etan, Bigarren B Mailara igotzeko finala izango dute jokoan Laskorainen kontra.

Asko dute alde, denboraldia Estatuko Hirugarren Mailako lehen bukatu baitute, eta biharko partida, gainera, etxean jokatuko dute. Harmailak bete-beteta izango dituztela jakitea ez da, gero, abantaila gutxi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.