Indarkeria matxista kasuen aurrean dauden salaketa eta defentsa aukerak, hitzaldian

Xanistebanak gertu dauden honetan, "eta azken hilabeteetan herrian egon diren eraso matxisten aurrean" erabaki du Oiartzungo Feministen Asanbladak hitzaldia antolatzea.

indarkeria matxista oiartzun

Astelehenean hitzaldi bat eskainiko du Oiartzungo Asanblada Feministak, udalarekin elkarlanean antolatu dute. Xanistebanak gertu dauden honetan, “eta azken hilabeteetan herrian egon diren eraso matxisten aurrean” indarkeria matxista kasuen aurrean emakumeek zein salaketa eta defentsa aukera dituzten azalduko dute. Hiru orduko saioa izango da, 17:00etan hasita. Manuel Lekuona bibliotekan bilduko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.