Lau Haizetarak bihar itxiko du ikasturtea, jai giroan
Ikasturteari bukaera emateko, merienda eta emanaldi bat prestatu dituzte elkarteko kideek. 18:30ean hasiko da, egoitzaren kanpoaldean.
Uda gainean da, eta herriko elkarteak eta eragileak ikasturtea bukatzen ari dira. Horietako bat Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunea da, eta ikasturtea jai giroan itxiko dute bihar, 18:30ean, elkartearen egoitzaren kanpoaldean, Merkatuzarren goialdean. Atsedena hartzeaz gain, elkarteko kideek tarte bat hartu nahi dute jai giroan elkarrekin gozatzeko. Hori dela eta, egingo duten juntadizora hurbiltzeko deia luzatu dute. Bertan, mokadu bat hartzearekin batera, June Galardi abeslari oiartzuarra entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek.