Alaberga Madalenetako danborradak prestatzen hasi da

Haurren eta helduen danborradetan parte hartzeko, biharko eta ostiraleko egunak ahalbidetu dituzte izena emateko, 19:00etatik 20:00etara, auzo elkarteko lokalean.

Alabergako danborrada Herriko plazan.

Alabergako Auzo Elkarteko kideek herritar guztiak animatu nahi dituzte Madalenetan egingo diren haurren eta helduen danborradetan parte hartzeko. Danborradan ateratzeko, Alabergako Auzo Elkarteko lokalean eman behar da izena, eta horretarako bi egun ahalbidetu dituzte: hilaren 22a, asteazkena, eta hilaren 24a, ostirala, 19:00etatik 20:00etara. Horrez gain, auzo elkarteko kideek zehaztu dute, helduen danborradan parte hartzeko ez dutela epez kanpoko izen ematerik onartuko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.