Oiartzun, finalera
Eskuz binakako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finaletan izango dira oiartzuarrak, igandean Hernaniren kontra joaneko partidak iraultzeko gai izan baitziren.
Eskuz binakako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finaletan izango da Oiartzun, igandean Hernaniren kontra joaneko partidak iraultzeko gai izan baitziren oiartzuarrak. Jokatutako hiru partidetatik bi irabazi zituzten, beraz, finalerako txartela eskuratu zuten kadete, jubenil eta nagusiek.
Finalean Azpeitia izango dute aurkari hiru mailetako pilotariek. Larunbatean (hilak 25) izango dira partidak, Donostiako Atano III. pilotalekuan, 16:30ean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Madalensoron eta Tolaita eta Miren tabernetan. Kantxako txartelak 10 euroko prezioa izango du, harmailetakoak berriz, 5 euro
