Pasaiako Musika Eskolako ikasleek matrikula berritu dezakete gaurtik

Lehen aldiz izena eman nahi dutenek datorren astelehenera arte itxaron beharko dute eskolan izena eman ahal izateko.

Instrumentu bat jotzen ikasi nahi duten ikasle berriek astelehenetik izango dute aukera. 2022ko Musikaldiko argazkia da hau.

Gaurtik aurrera Pasaiako Musika Eskolan matrikula berritu ahalko dute dagoeneko ikasle direnek. Lehen aldiz izena eman nahi dutenek, aldiz, hilaren 27ra arte (datorren astelehena) itxaron beharko dute.

Kasu batean nahiz bestean, online egin beharko dute inskripzioa interesdunek. Zalantzarik duenarentzat edo informazio gehiago behar duenarentzat, dena den, telefono zenbaki bat eman dute arduradunek: 943 39 60 55. Goizeko 09:00etatik 13:00ak arte deitu ahalko da bertara.

Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zenbatekoaren %33,4ko deskontua izango dute. Horrez gain, eskolak ohartarazi du behar duenari utziko dizkiotela instrumentuak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.