Natura eta mitologia, txango batean
Iganderako txango berezia antolatu du Arditurri parketxeak. Ibilaldian hainbat mairu-baratze bisitatuko dituzte, besteak beste.
Oielekura txangoa antolatu du Arditurri parketxeak iganderako (hilak 26), bertako «natura, paisaia eta mitologiaz» gozatzeko asmoz.
10:00etan abiatuko dira herritarrak Kauso parkingetik. Ibilaldian hainbat mairu-baratze bisitatuko dituzte, parke naturaleko iragan mitologikora gerturatuko ditu gidari batek herritarrak. 943 49 59 69 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena, bost euro ordaindu beharko dira.