Odol emaileek hitzordua dute asteartean
Odol erauzketa egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan, 16:30etatik aurrera.
Datorren asteartean (hilak 28) Oiartzungo odol emaileek hitzordua izango dute. Odol erauzketa egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan. 16:30ean hasiko dute saioa, eta 20:10an bukatzea aurreikusi dute.
Odola emateko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, «jendea ez pilatzeko eta ahal den denbora gutxien egoteko». Asteartean deitu beharko da izena emateko, 09:00etatik aurrera, 943 007 885 edo 943 317 091 telefono zenbakietara.
Odol emaileen elkartekoen arabera, iaz asko jaitsi zen odol emaileen kopurua, eta erreserbek asko egin dute behera. Horregatik, oiartzuarrak animatu dituzte odola eman dezaten, batez ere inoiz eman ez dutenek.