Bihar, San Joan bezperako sua Lezon

Lehenik gazteenek dantzatuko dute suaren inguruan (20:00etan), eta 22:00etan izango da helduen txanda.

Udako solstizioa ospatzeko ekitaldiak egingo dituzte bihar (osteguna) Lezon. 19:30ean, Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute herritik, eta ondoren, Murixka Dantza Taldeko gaztetxoek suaren inguruan dantza egingo dute, 20:00etan

22:00etan helduen sua izango da. Bertan, Soka-dantza dantzatu eta sua piztuko dute. Hori piztuta San Joaneko zortzikoa fandangoa eta arin-arina dantzatuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.