Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Laurak Batek gazteentzako ihes-joko bat sortu du: Pasaiako sekretua

12 urtetik gorako gazteei eta haur gazteagoen familiei zuzendutako jolasa da. Misterioa argitzeko lau barrutietan barrena ibili beharko da.

Atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Laurak Bateko kideek, Juanba Berasategin.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/06/23

Laurak Bat Pasaiako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza elkarteak ihes-joko bat sortu du, udalerriko gazteak tokiko kontsumora gerturatzeko. Datorren larunbatetik, hilak 25, uztailaren 24ra bitarte egongo da martxan Pasaiako sekretua izena jarri dioten jolasa; parte hartzaileek Blas de Lezo pertsonaian oinarritutako fikziozko abentura biziko dute.

Gazteek tokiko kontsumoarekiko duten ezagutza eta konpromisoa “geroz eta ahulagoa” dela uste dute elkarteko kideek, eta hausnarketa horretatik abiatuta gizarteko sektore horren atxikimendua indartzeko erronka bat prestatu dute. Atzo arratsaldean egin zuten azken hilotako lanaren aurkezpena,  Juanba Berasategin.


Raquel Dominguezek, elkarteko idazkariak, egitasmoaren hiru helburuak azaldu zituen:

  • Turismoa erakartzea. “Pasaiara hurbiltzen diren turistei aditzera ematea ez garela San Juan eta San Pedro bakarrik, Trintxerpe eta Antxo ere hemen gaudela. Pasaia osoa ezagutzea nahi dugu eta, jakina, bertako merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza”.
  • Txikienen atxikimendua lortzeko kanpaina bat sortzea. “Oro har, helduei zuzentzen gatzaizkie”, aitortu zuen Dominguezek, “eta konturatu gara garrantzitsua dela gure etorkizuneko bezeroei gure berri ematea”.
  • Barrutien arteko mugikortasuna bultzatzea.

Hasiera batean, “arrazoi ekonomikoengatik”, esan zutenez, jokoaren app-a gaztelaniaz soilik diseinatzea erabaki zuen Laurak Batek. Dena den, aurreratu dute elebitan parte hartu ahal izango dela berandu baino lehen.

Jokoaren xehetasunak
Jokoaren ardatza honakoa da: Blas de Lezok plano bat eman zien Pasaiako merkatariei, altxor baliotsu batekin hondoratutako galeoi baten kokapen zehatzarekin. Mapa hiru zatitan banatu zen, eta zati horiek Pasaiako barrutietan sakabanatuta daude. Jolasaren helburua da zati horiek biltzea, misterioa argitzeko.

Donostiako Escapedonosti establezimenduko kideek garaturiko jolasean parte hartu ahal izateko telefono mugikor bat edo Interneta duen gailu bat erabili beharko da. Horregatik, 12 urtetik gorako gazteei eta haur gazteagoak dituzten familiei zuzenduriko jolasa da.

Sekretua argitzeko hiru misio gainditu behar dira: bana Antxo eta Trintxerpen, eta hirugarrena Donibane eta San Pedron. Erronka horiek nahi den hurrenkeran egin daitezke, eta hiruak osatzean, azken misio bat desblokeatuko da; hori gainditzen duenak Pasaiako misterioa argitzea lortuko du.

Sariak
Jolasean zehar hainbat erronka betetzearekin batera, udalerriko zenbait establezimendutan deskontuak lortuko dituzte parte hartzaileek. Horrez gain, adin-tarte bakoitzeko (12-14 urte, 15-17 urte, eta 18 urtetik gora) jokalari onenak 500 euroko saria eskuratuko du, eta parte hartzaile guztien artean zozketak ere egingo dira.

Laurak Bateko presidente Mari Carmen Mogilnickik Pasaiako Udalari eskerrak eman zizkion finantzaketagatik. “Izan ere”, gehitu zuen atzo, “baliabide ekonomiko askorik gabeko elkarte xumea gara, eta udalaren laguntza funtsezkoa izan da proiektua aurrera eramateko”. Ekitaldian izan ziren udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.