2022/6/23

Ostalaritzaren plan estrategikoa aurkeztu dute

Ostalaritzaren sektoreak aldaketa nabarmenak jasan ditu azken urteetan, eta etorkizunera egokitzeko neurri eta erronkak garatu dituzte.

[Galeria] Iragarri gabeko 'flashmob' bat egin dute Euskaraldiaren erritmora

Atzoko 19:30a inguruan hainbat dantzari eta bizilagunek 2020ko Pasaiako Euskaraldiaren abestiarekin dantza egin zuten Gudarien plazan.

Atletismo eskolako gazteek denboraldia itxi dute

Kirolari gazteen maila bikaina izan da, eta domina eta ohorezko postu ugari lortu dituzte lehiatutako txapelketetan.

altzibarko festak 2018

Altzibarrek hartuko du festen lekukoa

Gaur arratsean botako dute suziria eta traka, jaiei hasiera ofiziala emateko. Igandera bitarte askotariko ekitaldi eta ekintzan antolatu dituzte, adin tarte guztiei begirakoak.

Laurak Batek gazteentzako ihes-joko bat sortu du: Pasaiako sekretua

12 urtetik gorako gazteei eta haur gazteagoen familiei zuzendutako jolasa da. Misterioa argitzeko lau barrutietan barrena ibili beharko da.

Errenteriako Udalak eta Aranzadik Añarbeko flora fungikoaren azterketa berri bat egingo dute

Ikerketa udan hasi eta urte bukaerara arte luzatuko da, eta Añarbeko mikrofloraren ezagutza handitzen lagunduko du.

Anbulatorioak ixtearen aurkako mozioa plenora eramango du EH Bilduk

Datorren asterako ezarri dute ezohiko udalbatzarrerako hitzordua. Eztabaidagai egongo den mozio bakarra izango da koalizio abertzalearena.

Listorretako informazio bulegoa ireki dute

Ostegunetan 8:30etik 14:00etara emango du zerbitzua; eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era. Urriaren 12ra arte egongo da zabalik.

erraldoiak oiartzun

Bideoklip bat grabatuko dute herriko haurrek

'Oiartzungo erraldoien ipuina' aurkeztuko dutela probestuz, herriko erraldoiekin batera bideoklip bat grabatuko dute bertaratutako haurrek, musika eta dantzaren laguntzaz.

Pirinioetako Bidea: Lezotik autobusak aterako dira Jaizkibelera

Jaizkibelgo begiratoki ingurua argiztatzea dagokio lezoarrei uztailaren 2an. Hara joateko autobusak antolatu ditu Gure Eskuk.

Suaren gaueko programazioa, Gaztañoko frontoi estalian

Arratserako euria iragarria dagoenez, bertara eramango dituzte jarduerak. Ondoren, mendira igo eta sua piztuko dute, jaiak bukatzeko.

Gehiago