Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ostalaritzaren plan estrategikoa aurkeztu dute

Ostalaritzaren sektoreak aldaketa nabarmenak jasan ditu azken urteetan, eta etorkizunera egokitzeko neurri eta erronkak garatu dituzte.

Ikertalde, udal, Errenkoalde eta Ostariko ordezkariak, Diputazio plazan.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/06/23

Pandemiaren eraginak baretu dira, eta badirudi atzean utzi direla neurriak eta murrizketak, baina pandemia garaian eraginak gordinen jasan zituen sektorea ostalaritzarena izan zen, hilabete askoz euren negozioak itxita izan baitzituzten, eta irekiko aukera izan zutenean, jarraitu beharreko neurriek ito baitzituzten. Horrez gain, egoera horri herritarren ohituren aldaketa gehitu behar zaio, eta ostalariak etengabeko egokitzapenean igaro dituzte azken hilabeteak. Hori dela eta, Ostari ostalarien elkarteak, Ikertalde enpresarekin batera, eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, Errenteria-Oreretako ostalaritzaren plan estrategikoa osatu dute, eta atzo aurkeztu zuten Diputazio plazan, Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, Ikertaldeko Gorka Goikoetxeak, Maika Martin Errenkoaldeko presidenteak eta Ostariko ordezkariek.

Plan estrategiko hori garatzeko, lehenik eta behin herriko ostalaritzaren diagnosia egin zutela azaldu zuen Goikoetxeak, egoera nolakoa zen aztertzeko. Diagnosi hori osatzeko inkestak egin zituzten herritarren kontsumitzeko ohiturak nolakoak diren jakiteko, eta bertan kontsumitzeko ohitura horiek aldatu direla identifikatu zuten, pandemiak, dudarik gabe, areagotu dituenak.

Diagnosia eginda, ekintza-plan bat garatu zuten ostalariek bizi duten egoera berriari egokitzeko. Horretarako, sei ardatzetan eraikitako plan bat osatu dute, honako ildoak jorratzen dituena: hirigintza; talde kohesioa; digitalizazioa; lehiakortasuna eta berrikuntza; sustapena, dinamizazioa eta komunikazioa; eta gobernantza, rolak eta planaren dinamizazioa.

Ostarik garatutako lana

Ostariko kide den Natxo Simonek nabarmendu zuen pandemiak eraginda ostalaritzak “asko sufritu” duela azkenaldian, eta horri “ziurgabetasun” egoera gehitu behar izan zitzaiola, ez baitzekiten etorkizunak zer ekarriko zien. Pandemiak enpresariak euren negozioak “berrabiatzea eta egokitzea” eraman die, sortutako egoera berrira “moldatuz”.

Hori dela eta, “zer-nolako” ostalaritza nahi zuten planteatzen hasi ziren, egoera berriari ahalik eta ondoen egokitzeko. Horregatik, Ikertalderekin batera, Errenteria-Oreretako ostalaritzaren plan estrategikoa garatu dute, etorkizunera begirako zenbait erronkekin; hala nola, talde kohesioa eraikitzeko ostalari guztien inplikazioa lortzea; sektoreko bilerak egitea; lehiakortasun hobetzea; animaziorako eta dinamizaziorako jarduerak garatzea; lan poltsa bat osatzea; eta formazio ikastaroak antolatzea.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.